Gizartea -
83 urteko gizona
Ertzaintza adineko gizon bat bilatzen ari da Ekoran
Atzo goizetik ez da etxean azaldu. Ekora eta Oion inguruan ari dira 83 urteko gizonaren bila.
Erredakzioa
Atzo gauerditik Ertzaintza Ekorako 83 urteko bizilagun bat bilatzen ari da; gizonezkoa ez da atzo goizetik etxean azaldu, haren familiak adierazi duenez.
Adinekoaren familiak gauerdian bertan salatu zuen desagerpena Ertzaintzaren aurrean, eta orduan abiatu zen gizonezkoa bilatzeko operazioa. Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako zerbitzuek koordinatu dute bilaketa. Guardiako ertzain-etxeko, Mendiko Brigada-Mugikorreko, Ertzainor Unitateko eta Arabako Aldundiko baliabide ugari ari dira bilaketa-lanetan parte hartzen. Bilaketa Ekora eta Oion arteko inguruetan egingo dute oraingoz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea