Gizartea -

Nafarroan

Gizon bat atxilotu dute Corellan haur pornografia egotzita

Atxilotuaren etxea miatu dute poliziek, eta haur pornografiarekin erlazionatutako 1000 artxibo baino gehiago aurkitu dituzte bertan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako poliziek 42 urteko gizon bat atxilotu dute Corellan, haur pornografíaren jabetza eta banaketa egotzita. Ez zuen aurrekari polizialik.

Ikerketa ONG estatubatuar baten salaketaren harira hasi zen, nazioarteko elkarlanean aritu izan direna poliziarekin batera.

ONG-ak helarazitako informazioari esker, Polizia Judizialaren Delitu Teknologikoen Brigadak ikerketa martxan jarri zuen, eta autoreak identifikatu zituen.

Atxilotuak urteak zeramatzan horretan, eta ikertzaileei aitortu duen legez, adin txikikoa izango balitz bezela aritzen zen. Gainera, haur pornografiako dokumentuak partekatzeaz gain atzerrian zeuden adin txikikoekin harremanetan aritu izan da internet bidez, horiei argazki eta bideoak eskatzen.

Agindu judizialarekin batera, atxilotuaren etxea miatu dute poliziek Corellan. Bertan, haur pornografiarekin erlazionatutako 1000 artxibo baino gehiago aurkitu dituzte. Adin txikiko umeei egindako sexu-erasoen inguruko dokumentuak aurkitu dituzte, besteak beste. Biktimak identifikatu ahal izateko lanetan material guztia bildu dute, eta hortaz, aukera guztiak aztertzen dabiltza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak