Gizartea -
Bizkaia
45 urteko erandiotar bat hil da Untzillatx mendian
Atzo aurkitu zuten gorpua mendizale batzuek. Argitzeke daude heriotzaren nondik-norakoak baina Ertaintzak uste du eroriko bat izan zuela, ez baitute kriminalitate zantzurik aurkitu.
EITB.EUS
Mendizale talde batek gizonezko baten gorpua aurkitu zuen atzo arratsaldean Untzillatx mendian (Bizkaia). Jazoera 16:40ak aldera gertatu zen eta mendizaleek abisua eman zieten larrialdi zerbitzuei.
Horiek bertaratu, eta, gizonezkoa hilik zegoela egiaztatu zuten, eta gorpua helikopteroz eraman zuten, autopsia egin ziezaioten.
Gaur jakin da hildakoa 45 urteko Erandioko gizonezko bat dela.
Hasierako analisien arabera, gorpuak ez dauka "ezer arrarorik", Ertzaintzako iturriek diotenez eta hipotesi nagusia erorikoarena da.
Urkiolako Parke Naturalean dago Untzillatx mendia.