Gizartea -

GERTAKARIA

Gizon bat atxilotu dute Mungian, hainbat laguni labana batekin erasotzeagatik

35 urteko gizonezkoak aurrekari penalak ditu, eta arma zuri batekin eraso egitea leporatu diote.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du igande honetan Mungian (Bizkaia), udalerri horretako jai batean beste gizonezko bati labana batekin eraso egitea egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gainera, beste lagun bati kolpea eman dio aurpegian.

Lekukoen testigantzaren arabera, areto batean egiten ari ziren festa amaitu denean, erasotzailea agertu, eta bertan bildutako batzuei labana batekin eraso egiten saiatu da, errieta izan ostean. Bi lagun ustezko erasotzailea atxikitzen saiatu dira, eta hari aurre egiten ari zirenean zauritu dira: batek zauria du atzamar batean, eta besteak kolpea hartu du aurpegian.

Ertzaintzaren patruilak bertaratutakoan, agenteek atxilotu egin dute gizonezkoa, eta arma zuri batekin eraso egin izana egotzi diote. Atxilotuak aurrekari penalak ditu, ertzain-etxean eman ditu ordu batzuk, eta geroago Gernikako guardiako epailearen aurrera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Mungia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak