Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume batek Bilboko Aste Nagusian sexu-erasoa jaso duela salatu du
Biktimari ukituak egin dizkiote, Naxa kalearen inguruan. Bilboko Konpartsek igandean gaitzetsitako bi kasuetako bat da orain salatutako hori.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Bilboko Aste Nagusian. Igande goizaldean, Naxa kalearen inguruan, ukituak jaso zituela salatu du biktimak, Bilboko Udalaren iturriek esan dutenez.
Ukituak 07:00etan egin zizkioten, baina biktimak hurrengo gauera arte ez zuen salaketarik jarri.
Bilboko Konpartsek elkarretaratzea eta lapiko-protesta egin zituzten Aste Nagusiko lehen gauean izandako bi indarkeria kasu salatzeko. Horietako bat da Naxakoa. Udaleko iturrien arabera, "genero indarkeria kasu bat" izan da bestea.
Naxako eraso matxistaren aurrean, Bilboko Udaleko talde politikoek "irmotasun osoz gaitzetsi eta bere samina" agertu dute, eta Bilboko Udalaren udal zerbitzu guztiak eskaini dizkiote biktimari.