Gizartea -

Erasoa

Euskotrenek salatu egin du Matikon hiru pertsonak langile bat jo izana

Enpresa publikoak gaitzetsi egin du larunbat arratsaldean, Aste Nagusian, izan zen erasoa, eta asteazkenean elkarretaratze batean parte hartzeko deialdia egin du.

Matikoko geltikia, Bilboko metroaren 3. linean / EITB.
Matikoko geltikia, Bilboko metroaren 3. linean / EITB.
Matikoko geltikia, Bilboko metroaren 3. linean / EITB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotren enpresak salatu egin du larunbatean Matikoko geltokira sartu nahi zuten hiru pertsonak langile bat jo izana. Geltokira txartelik gabe sartu nahi zuten hiru gizon gaztek jo zuten langilea, larunbatean, abuztuaren 18an, 15:30ean.

Lau gazte geltokiko nasara txartelik gabe sartzen saiatu ziren. Horietako batek lortu egin zuen, eta geltokiko arduradunak eta metroaren segurtasun langile batek beste hirurak geldiarazi zituzten.

Borroka eta bultzadak izan ziren orduan. Gazteek geltokiko agentea jo zuten, eta osasun zentro batean artatu behar izan zuten. Minutu batzuk geroago atxilotu zituen Ertzaintzak erasotzaileak.

Euskotreneko Zuzendaritza Batzordeak elkarretaratzea egingo du asteazken eguerdian, abuztuaren 22an, Atxuriko geltokiaren aurrean, eta bertan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Gainera, "erasoa jaso duen pertsonari babes osoa" adierazi dio, eta "gizalegearen kontrako jokaera horiek errefusatu" ditu, eta "Euskotrenen lan egiten duten pertsonen aurkako indarkeria mota guztiak gaitzetsi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Lana Metro Bilbao Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskotren