Gizartea -
Gertaera
Hil egin da Aretxabaletako zirkulazio-istripuan zauritutako motor-gidaria
Astelehen arratsaldean, furgoneta batek eta motor batek talka egin zuten Gipuzkoako GI-627 errepidean. Motor-gidaria, 58 urteko bergararra, larri zaurituta eraman zuten Donostia Ospitalera.
Agentziak | Erredakzioa
Astelehen arratsaldean GI-627 errepidean Aretxabaleta parean izandako zirkulazio-istripuan zauritutako motor-gidaria hil egin da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 58 urteko bergararra larri zaurituta eraman zuten Donostia Ospitalera.
Furgoneta batek eta motor batek egin zuten talka, 17:35ean, aipatu errepidean, Maltzagarako bidean.
Talkaren ondorioz, 58 urteko motor-gidaria larri zauritu zen, eta Donostia Ospitalera eraman zuten, helikopteroz. Goizaldean hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea