Gizartea -

Sutea

Sute batek Izarrako eskola zaharra kiskali du, Araban

Ikastetxe izandako erakinaren zati bat erabat kiskalita geratu da ondorioz. Oraindik ez dago argi zerk eragin zuen atzoko sutea baina nahita piztutakoa ote den ikertzen ari dira suhiltzaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sua atzo arratsaldeko 18:00ak aldera piztu zen Izarran, ikastetxe izandako eraikin batean. Bizilagunek kea ikusi zuten eta suhiltzaileei deitu zieten berehala. Bi ordu eta erdi behar izan zituzten garrak erabat itzaltzeko.

Garrek eraikinaren erdialdea eta haurren gunea zena erabat kiskali dute. Suak indar handia hartu zuen, baina ez da zauriturik izan, izan ere, eskola abandonatuta dago.

Gaur egun Alaves futbol taldearen jabetzakoa da eraikina. Suhiltzaile talde bat guardian egon da gau osoan sua berriro piztu ez dadin. Oraindik ez dago argi sua zerk eragin duen baina litekeena da nahita piztutakoa izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea