Gizartea -

LOTERIAK ETA ZOZKETAK

Durangoko bizilagun batek milioi bat euro irabazi du Euromillon zozketan

Andra Mari kaleko 16. zenbakian dagoen Loteria Administrazioan zigilatu zuten ostiraleko zozketan saritua izan den txartela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Loterien erakundetik jakitera eman dutenez, abuztuaren 25ko Euromillon zozketak ez zuen 1. mailako irabazlerik izan; bai, ordea, 2. eta 3. mailako hainbat,  250.000 eta 46.000 euro banatuz, hurrenez hurren.

Gainera, Durangoko Andra Mari kaleko 16. zenbakian dagoen Loteria Administrazioan  'El Millón' saria eskuratu duen txartela zigilatu zuten. Euromillon zozketak parte hartzen duten guztien artean zozkatzen da sari hau astero. Jabeak milioi bat euro eskuratuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Loteria