Gizartea -

Alarma egoeraren ostean

100 kontrolatzaile militarrek aireportu zibiletan lan egingo dute

Helburua aire eremua "berriz ez ixtea" izango da. Carme Chaconek militarrak zoriondu ditu "lan eraginkorra" egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carme Chacon Defentsa ministroak adierazi duenez, Gobernuak 100 kontrolatzaile militarrek aireportu zibiletan lan egin ahal izateko prozesua martxan jarri du. Gainera, Aireko Armadaren kontrolatzaile militarren pertsonala "indartu" egingo du, aire eremua berriz itxi beharrik ez izateko, kontrolatzaileek egindako grebagatik abenduaren 3an pasatu zen moduan; horrek alarma egoera ezartzera eraman zuen.

Alarma egoeran Espainiako aire eremua zuzentzen lan egin duten ofizialekin egindako bilera batean, Carme Chacon ministroak militarrak zoriondu ditu eta egindako "lan eraginkorra" eskertu die, horri esker, "herritarrek Gabon lasaiak izan dituzte", gaineratu du.

Chaconen hitzetan, 1000 militar aritu dira "egunero 24 orduetan, astean zazpi egunetan zehar" aireko nabigazioa bermatzen. Guztira, 12 milioi bidaiari eta 60.000 tona zama bideratu dituzte.

Defentsa ministroak esan duenez, militarren lan “eraginkorragatik” Gobernuak Aireko Armadari Meritu Zibilaren Ordenaren Domina ematea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea