Gizartea -

Amnistiaren aldeko mugimendua

Basauriko kartzelan sanitarioz mozorrotuta sartzeko itxura egin dute

Amnistiaren aldeko ekintzaileak anbulantzien antzera tuneatutako bi furgonetetan iritsi dira. Zuriz jantzita eta esku-oheak zeramatzatela, Ertzaintzak geldiarazi ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Amnistiaren Aldeko Mugimenduko hamar kide identifikatu ditu Basauriko kartzelako sarreran aldarrikapen ekintza bat egiten ari zirela. Ekintzaileek kartzelan dauden hiru presok osasun asistentzia izan dezatela eskatu dute. Larunbateko 12:15ak aldera, anbulatzien antzera tuneatutako bi furgonetan iritsi dira. Batetik sei pertsona jaitsi dira, zuriz jantzita eta aurpegiak maskara batekin estalita. Beste ibilgailutik lau pertsona atera dira sanitario mozorrotuta eta esku-ohe batzuekin. Jarraian kartzelan sartzen saiatu dira, baina Ertzaitzak geldiarazi egin ditu.

Agenteek ETAko presoen aldeko mungimenduko kideei bertatik alde egiteko eskatu diete, han egoteko baimenik ez zutelako.

Aldarrikapen ekintzan parte hartu dutenak identifikatu ostean, ekintzaileek furgonetan inguruan aparkatu eta komunikatu bat irakurri dute. Bertan, Santutxuko Juan Pablo Dieguez (18/98 sumarioagatik kartzelatutakoa), eta Aramaioko Jon Agirre eta Markinako Jose Ramon Foruria ETAko presoek dituzten gaixotasun larriez ohartarazi nahi izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea