Gizartea -

Artzain Eguna

4.550 euro Artzain Eguneko gazta irabazlearen truke, Uharte Arakilen

Lekarozko Kortaria gaztandegiak irabazi du saria, eta gazta erdia Iruñeko hotel batek eraman du.

Artzain Eguna ospatu dute Uharte Arakilen. Irudia: EiTB
Artzain Eguna ospatu dute Uharte Arakilen. Irudia: EiTB
Artzain Eguna ospatu dute Uharte Arakilen

1:31

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lekarozko Kortaria gaztandegiak irabazi du ardi latxaren esneaz egindako Gaztaren Nafarroako Lehiaketa XXXVIII saria, epaimahaiari erabakia hartzea kosta ostean. Ondoren egin duten enkantean, gazta erdia Iruñeko hotel batek eraman du, 4.550 euroren truke.

Belosoko Muga hotelak iaz gazta irabazlea eramateagatik ordaindu zutena baino 50 euro gehiago jarri ditu, eta duela bi urte egin zuten ahaleginik handiena baino 100 gehiago, antolakuntzak jakitera eman duenez. Marta Perez Loperena Egozkueko gaztandegiak lortu du bigarren saria, eta Eulateko Ricardo Remirok hirugarrena.

Ardi latxaz egindako gazten lehiaketa gaurko unerik esperoenetariko bat izan da, Artzain Eguneko 51. edizioan. Aurten ere Uharte Arakilen produktuak probatzea, gazta erakusketa eta lehiaketa eta ardien ile mozketa lehiaketa egin dituzte, baita Nafarroako artzainen txakur lehiaketa ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Idiazabal Gazta Abeltzaintza albisteak