Gizartea -
Bizkaia
Bi urteko kartzela-zigorra, emakume bati titiak gaizki uzteagatik
Medikuak ezin izango du lau urtetan bere lanbidean jardun, eta biktimari 60.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.
Erredakzioa
Gipuzkoako Auzitegiak bi urteko kartzela-zigorra jarri dio mediku bati, honek emakume bati bularrak handitu zizkiolako txikitzea nahi zuenean, eta titiak egoera oso txarrean utzi zizkiolako. Ebakuntzak 2001 eta 2002 urteetan egin zizkion, hiru Donostian eta azkena, Bilbon. Epaiak, era horretan Bizkaian ikasitako zirujauaren helegitea errefusatu du.
Epaiketan jasotako kontaketen arabera, emakumeak bularrak txikitzea nahi zuen, baina auzipetuak bere arazoari irtenbidea emateko protesi baten bidez bularrak handitzearekin nahikoa zela esan zion.
Gertaera hauen guztien ondorioz, emakumeari bosgarren ebakuntza egin behar izan zion aditu batek, kalte estetikoa murrizte aldera; hala ere, kalte sikologiko handiak ditu ondorioz.
Auziaren lehenengo epaiaren arabera, lanean zuhutziagabekeria larria delitua egin zuen medikuak eta, hori dela eta, bi urteko kartzela-zigorra eta lau urteko gaitasungabetzea ezarri diote. Horrez gain, gastuak ordaindu beharko ditu eta biktimari 60.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.