Gizartea -

Bizkaia

Sute batek Lemoako okindegi bateko bigarren solairua kiskali du

Suhiltzaileek 23:00ak aldera itzali zuten sua. Suteak kalte material handiak utzi ditu bigarren solairuan, baina une horretan ez zegoen langilerik barruan, eta ez da inor zauritu.

Sute handia, Lemoako okindegi batean

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute handia piztu da igande arratsaldean Lemoako (Bizkaia) okindegi-gozotegi batean, Mendieta industrialdean, eta enpresa horretako bigarren solairua erabat kiskalita geratu da.

Sua 20:45ean piztu da, kartoiak eta bestelako bilgarriak gordetzeko erabili ohi duten bigarren solairuko eremu batean. Ondorioz, ke ugari sortu da, eta Basauriko eta Iurretako Suhiltzaileak bertaratu dira. Garrak arin zabaldu dira, baina berehala hartu dute sua kontrolpean, eta 23:00ak alderako erabat itzaltzea lortu dute.

Une horretan ez zegoen langilerik barruan eta ez da inor zauritu. Ikerketa abiatu dute sua zergatik piztu den argitzeko, baina litekeena da kartoiak biltzen dituzten eremu batean hasi izana. Suteak kalte material handiak eragin ditu bigarren solairuan.

Sutea Lemoan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Suteak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Lemoa azken ordukoa