Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Ustez gizon batek bikotekidea hil du Orihuelan

Poliziak 57 urteko gizona atxilotu du, emakumea hil izana egotzita.

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, gizon batek 60 urteko bikotekidea hil du Orihuelako etxebizitza batean (Alacant). Ustezko hiltzaileak (57 urte) hilketa aitortu du larrialdi zerbitzuetara deitu duenean, eta dagoeneko atxilotu dute.

Kasuaren gertuko iturriek EFE albiste-agentziari jakinarazi diotenez, seguru asko itota hil da emakumea. Dena den, autopsia egingo diote, heriotza zerk eragin dion argitzeko.

Agenteak bertaratu direnerako, emakumea hilda zegoen. Poliziak gizona atxilotu du, hilketa leporatuta.

Gaurkoarekin, dagoeneko 28 dira aurten bikotekideek edo bikotekide ohiek hildako emakumeak.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak haurrak Tratu txarrak gaur Delituak albisteak Espainia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Matxismoa gaur Krimenak azken ordukoa Valentziako Erkidegoa gaur