Gizartea -
200 wegbune zituzten
49 pertsona atxilotu dituzte haur-pornografiaren salerosketagatik
Taldeak bi milioi euroko irabazi ditu. Arduradunek Espainian, Erresuma Batuan eta AEBetan azpiegiturak zituzten.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak 49 pertsona atxilotu ditu haur-pornografiaren nazioarteko sare batean nahasita egoteagatik. Hauek enkarguz agindutako haur-pornografia banatzen zuten aurrez aurretik ordainduta.
Poliziak azaldu duenez, horrelako ezaugarriekin antzematen dituzten lehen webguneak dira. Kudeaketa nazioarteko mafien esku zegoen, eta egoitza Bielorrusian zuten. Horretaz gain, Espainian, Erresuma Batuan eta AEBetan ere azpiegiturak zituzten.
Izena eman erta 200 ataritan sartzeko baimena ematen zuten. Atari horietan haur-pornografia zuten edukiak aurki zitezkeen, gehienetan 13 urtez beherako protagonistak zeuzkaten.
Ikertutakoek 80 eta 100 dolar arteko kantitateak ordaitzen zituzten 30-35 eguneko izen emateagatik. Honi esker, bi milioi euro irabazi ditu gaizkile talde honek.
Espainian 74 erabiltzaile identifikatu dituzte. Atxilotuetako batek, Valentziarra, haur-pornografia ekoitzu eta banatzen zuen eta etxean grabazioak egiten zituela aitortu du.