Gizartea -

Eguraldia

Hodeiak sartu eta tenperatura maximoak jaitsi egin dira

Asteartean hodeiak ugaritu egingo dira eta euri tanta batzuk jausi daitezke. Tenperatura maximoek ez dituzte 14ºC-ak gaindituko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, astelehena, zerua ez da erabat garbi egongo. Euskalmeten iragarpenaren arabera, fronte bat hurbilduko zaigu, nahiko ahulduta, baina aurreko egunetan baino nabarmenagoa izango da hodeien presentzia, gainera euri izpi batzuk egin ditzake han-hemenka; hala ere, urdingune zabalekin jarraituko dugu.

Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta hego-haizea baretu egingo da arratsaldean.

Giro motela asteartean. Goizean goizetik hodeiak nagusituko dira eta edozein momentutan han-hemenka euri txikia utz dezakete hodei hauek. Hodeien eraginez, gaueko tenperatura apur bat igo egingo da eta egunekoa jaitsi; tenperatura maximoak 10-14 º artean geldituko dira.

Hego-mendebaldeko haizearekin hasiko dugu eguna, baina astiro-astiro mendebaldera egingo du, eta tarteka ipar-ukitua hartuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea