Gizartea -

Osasuna

Bularreko minbizirik bortitzena detektatzeko lehen adierazleak aurkitu dituzte

Bularreko minbizi negatibo hirukoitzaren bilakaera aurreikusteko modua ematen duten sei entzima identifikatu dituzte. Minbizi mota hori tratatzen zailena da, baina gutxien agertzen dena.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Ikerketa Onkologikoen Zentroko ikertzaileek bularreko minbizi negatibo hirukoitzaren bilakaera aurreikusten lagunduko duen aurkikuntza bat egin dute. Gutxien agertzen den tumorea bada ere, bortitzena eta tratatzeko zailena da bularreko minbizien artean. Tumorea detektatzeko sei markatzaile identifikatu dituzte, sei kinasa entzima.

Nature Communications aldizkarian argitaratu duten ikerketaren arabera, sei kinasa entzima horiek aktibo ez dituzten gaixoek sendatzeko aukera handia dute; aldiz, kinasa horietako edozein aktibo dutenek berriro gaixotzeko arriskua, berriz, hamar aldiz handiagoa da.

Orain arte ezin izan da identifikatu gaixoak pronostikoaren edo tratamenduari emandako erantzunaren arabera klasifikatzeko adierazlerik. Ikerketa horretan, baina, bularreko minbizi negatibo hirukoitza duten gaixoen klasifikazio arrakastatsu bat argitaratu dute; sendatzen direnak eta berriro gaixo jar daitezkeenak bereizten ditu, lehenengoz.

Halaber, proteina horien ikerketa ospitaleetan egiteko modua aurkitu dute, gaur egun edozein tumoreren profil genetikoaren analisia egiten den bezala, ohiko proba klinikoa izan dadin etorkizunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak