Gizartea -
SUTEA
Emakume bat eta horren haurtxoa artatu dituzte Gasteizen piztutako sute batean
Sutea igogailu batean piztu da, hutsik zegoela, eta emakumea eta haurtxoa eskaileretan zeuden, baina artatu egin dituzte, kerik arnastu duten jakiteko.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Emakume bat eta horren haurtxoa artatu dituzte gaur goizean Gasteizen, igogailu batean sutea piztu ondoren kea arnastu izana baztertzeko. Sutea piztu denean ez zegoen inor igogailu barruan, baina eskaileretan zeuden biak, eta, badaezpada ere, artatu egin dituzte. Udaleko iturrien arabera, ez dira intoxikatu.
09:20 aldera piztu dira garrak Paula Montal kaleko eraikin batean, arazo elektrikoren batek eraginda, seguruenik.
Kea eskaileretatik barrena zabaldu da, ama-semeak zeuden tokiraino.
Bertaratu diren osasun langileek artatu egin dituzte, badaezpada, baina ez dira intoxikatu, eta, ondorioz, ez dituzte osasun zentro batera eraman.
Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.