Gizartea -

Salaketa

Ortuellan bost katu hil direla salatu du animalien aldeko elkarte batek

Gureak elkartearen iritziz, animalien aurkako tratu txarren beste kasu bat da. Katuen gorpuak asteartean topatu zituzten.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ortuellan bost katu hil direla salatu du Gureak animalien aldeko elkarteak, Ertzaintzaren eta herriko Udalaren aurrean; izan ere, elkartearen iritziz, "animalien aurkako tratu txarren beste kasu bat da". Hala jakinarazi du erakundeak ohar batean.

Esan dutenez, katuen gorpuak abuztuaren 28ko arratsaldean topatu zuten, hau da, aurreko asteartean, Ortuellako Gorbea Taldean.

"Denak agertu dira katu-kolonia berean, indarkeria-seinalerik gabe, eta egun berean", adierazi du Gureak elkarteak; gorpu bat hartu dute, xede izanik nekropsia bat egitea eta heriotzaren arrazoiak zeintzuk izan diren zehaztea.

Elkarteak dio beste batzuetan ere gertatu direla hau bezalako kasuak: "Udalak herritarri duela ia urtebete hitzeman zien katu-kolonien kontrol etikoa oso garrantzitsua da, animalien ongizaterako ez ezik, herritarren arteko elkarbizitzaren arazoak saihesteko ere", erantsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Ortuella Albisteak Animaliak