Gizartea -

Estupefazienteen trafikoa

4,2 kilo kokaina zeramatzan arabar bat atxilotu dute Bilboko Aireportuan

Abuztuaren 14an atxilotu zutenean atzeman zioten drogak 250.000 eurotik gorako balioa izango zuen merkatu beltzean.

Atxilotuak 4,2 kilo kokaina zeramatzan. Argazkia: EFE.
Atxilotuak 4,2 kilo kokaina zeramatzan. Argazkia: EFE.
Atxilotuak 4,2 kilo kokaina zeramatzan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Guardia Zibileko agenteek, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako kideekin batera, Brasildik zetorren 41 urteko arabar bat atxilotu zuten abuztuaren 14an Bilboko Aireportuan; izan ere, 4,2 kilo kokaina atzeman zizkioten.

Susmagarria Sao Paulotik zetorren, eta Zürichen (Suitza) geldialdia egin zuen Bilboko Aireportura iritsi aurretik. Bidaiariak bi maleta zeramatzan, eta agenteek bi hondo bikoitz atzeman zituzten. Hauts itxura zuen substantzia zuri batez betetako sei pakete aurkitu zituzten miaketan, eta, azterketa eginda, kokaina zela baieztatu zuten.

Guztira, 4,26 kilo kokaina atzeman zizkioten; 250.000 eurotik gorako balioa harrapatuko zuketen merkatu beltzean.

Bidaiaria atxilotu egin zuten, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita, ustez drogarekin trafikatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Araba Drogak gaur Gizartea