Gizartea -

Astelehenean

Voyeur bat atxilotu dute Zurriola hondartzako emakumezkoen komunetan

Erabiltzaile batek atzeman zuen, eta hainbat pertsonak atxiki zuten, Ertzaintza iritsi arte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko gizon bat atxilotu zuten Donostian astelehenean, abuztuaren 27an, Zurriola hondartzako emakumezkoen komunetan, voyeur baten jarrera izatea egotzita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

18:00ak aldera, erabiltzaile batek atzeman eta abisua eman ondoren, hainbat pertsonak atxiki zuten, Ertzaintza iritsi arte.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, intimitatearen kontrako delitu bat egotzita, baina epaileak ebatziko du behin-behineko kalifikazio hori berresten duen ala ez, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Delituak bideoak Euskal herriko hondartzak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Donostiako Gros auzoa