Gizartea -

Ezbeharra

Itota hil den pertsona baten hilotza erreskatatu dute Azagran

Lekukoek adierazi dutenez, igeri eginda Ebro ibaia zeharkatzen saiatu da gizona, baina unetik unera desagertu egin da.

Erreskatearen irudia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak, Twitter
Erreskatearen irudia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak, Twitter
Erreskatearen irudia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak, Twitter

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkoiengo suhiltzaileek eta Itsas Erreskaterako Taldeko kideek itota hil den gizon baten gorpua erreskatatu dute Azagran, Ebro ibaian, Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez.

Lekukoek adierazi dutenez, igeri eginda ibaia zeharkatzen saiatu da gizona, baina unetik unera desagertu egin da. Ondorioz, larrialdi zerbitzuei eman diete abisua. Guardia Zibila arduratu da gertaeraren izapideaz.

Guztira, 19 lagun hil dira itota Euskal Herri osoan, horietako lau Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ibaiak Itotzeak Euskadin