Gizartea -

Avileseko istripua

Avileseko autobus gidariak ondoeza izan ote zuen aztertzen ari da Trafiko

Talkaren ostean, ospitalera eraman zituzten zaurietako bi "oso larri" daude. Bestalde, ALSA enpresak jakinarazi duenez, gidariak baimen guztiak eguneratuta zituen.

Avilesen izandako istripuaren irudia. Argazkia: EFE
Avilesen izandako istripuaren irudia. Argazkia: EFE
Avilesen izandako istripuaren irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan, Avilesen autobus batek zutabe baten aurka talka egin ondoren, gidariak baimen guztiak eguneratuta zituela baieztatu du ALSA enpresak. Hain zuzen ere, apirilean igaro omen zituen azterketa mediko guztiak. Orotara, bost bidaiari hil eta 16 zauritu ziren ezbeharrean.

Enpresan zazpi urte zeramatzan 48 urteko gidariak larri jarraitzen du Asturiasko Ospitalean, eta ebakuntza egin behar izan diote astelehenean bertan.

ALSAk komunikatu batean jakitera eman duenez, biktimak eta horien senideak artatzea da orain helburu nagusia.

Zaurituetako bi oso larri daude

Aviselen izandako istripu larrian zauritutako pertsonen artean, bi "oso larri" daude, eta ospitalean dauden beste hiru zaurituak, berriz, "ez daude horren larri".

Zainketa Intentsiboetako Unitatean jarraitzen duten lau gaixoen artean, bik makinen laguntza behar dute arnasa hartzeko, eta unitate horretako zuzendariak, Dolores Escuderok, jakitera eman duenez, "oso larri" daude. Gainerako zaurituak Zainketa Intentsiboko Unitatean daude, baina "pronostiko arinagoa" dute, "egonkor" daude eta datozen egunetan alta eman ahal izatea espero dute medikuek, baina, hala ere, "larri daude denak".

Avileseko autobus gidariak ondoeza izan ote zuen aztertzen ari da Trafiko

Guardia Zibileko Trafikoko arloak bere gain hartu du ALSAko autobusaren istripuaren inguruko ikerketa, eta Avileseko gidariak ondoeza izan ote zuen aztertzen ari dira, autobusa Aviseleseko sahiesbidean zutabe baten aurka talka egin ostean.

Galtzadako balaztatze faltagatik, autobusak jarraitu zuen bidea, eskumako bideko sahiesbide bat igaro, ezkerreko bidea gainditu eta zuzen jarraitu obretako zonaldea mugatzen zuten konoak kolpatuz. "Gakoa" kono hauek direla diote Asturiasko Guardia Zibileko Trafikokoek, eta berauek dituzte hizpide ikerketa argitzerako orduan.

Osagai hauek "oinarrizkoak" omen dira ikertzaileentzat, izan ere, pista "garrantzitsuak" eskaini ahal dituzte O.L.M 40 urteko autobus gidariak ondoeza izan ote zuen jakin ahal izateko, iturriek jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak