Gizartea -

Irailaren 8an

Diasporaren Eguna ospatuko du larunbat honetan Eusko Jaurlaritzak

Gasteizen egingo duten ekitaldian, kanpoan bizi den euskal komunitatea omendu eta mundu osoan zehar dauden 191 euskal etxeen lana goratuko dute.

Dantzariak, Argentinako Euskal Etxean. Argazkia: EiTB
Dantzariak, Argentinako Euskal Etxean. Argazkia: EiTB
Dantzariak, Argentinako Euskal Etxean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak zuzenduko du, Diasporaren Eguna ospatzeko, datorren larunbatean Lehendakaritzan egingo duten ekitaldia. Gasteizen egingo duten ekitaldi horretan, kanpoan bizi den euskal komunitatea omendu eta mundu osoan zehar dauden 191 euskal etxeen papera goratuko dute.

Euskal Gizataldeen Aholkularitza Batzordeak hautatu du ospakizunerako data, egun horretan bukatu baitzuen Juan Sebastian Elcanok, 1522an, mundu-bira.

Hala, kanpoan bizi diren euskal komunitateetako kideek hartuko dute parte ekitaldian, baita Euskadiko hainbat erakundetako ordezkariak ere (kultur eta ekonomi arloko ordezkariak, batez ere).

Diasporaren Eguna, beraz, 25 herrialdetan banatuta dauden 191 euskal etxeei eta atzerrian bizi diren 34.000 euskaldunei egongo da zuzenduta.

Hain justu, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea izan da ospakizuna iragarri duena, "emigrazioak erabateko aldaketa izan duen garai honetan". Izan ere, gaur egun euskal gazte asko Europa eta Asiara joaten dira lan bila. Garai batean Amerikara emigratzen zuten euskaldunek.

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 35 urtetik beherako 7.000 euskaldun daude atzerrian lanean. Gehienek goi mailako ikasketak dituzte, eta kasu askotan egindako ikasketekin lotutako lanbideak aurkitu dituzte hemendik kanpo.

Hori horrela, Diasporaren Egunak XXI. mendeko "diaspora berria" ere omenduko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa