Gizartea -

ALACANT

Alacanten 40 urteko emakumearen heriotza indarkeriagatik izatea ezeztatu du autopsiak

Auzitegiko azterketak biktima itota hil izana baztertu du, hasiera batean hala uste bazuten ere, lepoaren atzealdean zituen marka batzuengatik.

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alacanten zentroko etxe batean hilda aurkitutak emakumearen heriotza indarkeriagatik izatea ezeztatu du auzitegiko azterketak.

Ikerketako gertuko iturrik jakitera eman dutenez, autopsiak biktima itota hil izana baztertu du, hasiera batean hala uste bazuten ere, lepoaren atzealdean zituen marka batzuengatik.

Geroko analisi osagarriek zehaztuko dituzte emakumearen heriotzaren arrazoiak. Emakumea Alacanteko Udaleko zinegotzi baten ahizpa zen, iturri berberen arabera.

Arratsaldeko 18:00 aldera aurkitu zuten emakumearen gorpua, eta bertaratu ziren osasun langileek haren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.

Ekintza biolento baten biktima izateko aukeraren aurrean, Polizia Nazionalak ikerketa bat abian jarri zuen, eta biktimaren gertuko pertsonei galdetzen hasi zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Alacant gaur