Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek ama eta emaztea hil ditu Zaragozan
Gizonak ohar bat utzi du bi heriotzen berri emanez, bere buruaz beste egin baino lehen. Ez zegoen inolako salaketarik jarrita genero-indarkeriagatik.
Agentzia | Erredakzioa
67 urteko gizon batek bere emaztea eta ama hil ditu ostegun honetan, Zaragozan, eta, geroago, bere buruaz beste egin du.
Poliziak 08:00etan abisu bat jaso du, 112 telefono-zenbakiaren bidez, gizon bat balkoitik bota dela esaten, Casablanca auzoan.
Gizona osasun-zerbitzuak iritsi eta gutxira hil da, haren etxetik bota eta gero aurkitu duten lekuan artatu ostean.
Erorketa izan den etxebizitzara sartzean, agenteek emaztearen gorpua aurkitu dute, eta arma zuri batez egindako zauri larriak zituen. Dirudienez, emakumeak endekapenezko gaixotasuna zuen, Espainiako Gobernuko ordezkariaren arabera.
Carmen Sanchez Gobernuko ordezkariak gertaeraren berri emateko egindako prentsaurrekoaren ostean, Polizia Nazionalak hiltzailearen amaren gorpua aurkitu du, haren etxean.
Gizonak ohar bat utzi du bi heriotzen berri emanez, bere buruaz beste egin baino lehen; ez dute mezuaren zehaztasun gehiago eman.
Ez zegoen inolako salaketarik jarrita genero-indarkeriagatik.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.