Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Eguraldi eguzkitsua eta tenperaturen igoera, asteburuari hasiera emateko
Igandean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta euria ere egin lezake. Tenperaturek behera egingo dute nabarmen.
EiTB.EUS
Eguraldiak ez du aldaketa handirik izango gaur. Goizean zehar, euria eta argiguneak tartekatuko dira, eta barnealdean ez du ia euririk egingo. Arratsaldean, berriz, ostarteak zabalduko dira. Tenperatura ere, aurreko egunetako antzekoa izango da.
Larunbata
Eguna eguzkitsu hasiko da, nahiz eta zenbait tokitan lainoa sartuko den. Dena dela, orduek aurrera egin ahala, zeru eguzkitsuak gailenduko dira, eta tenperaturek nabarmen egingo dute gora. Oro har, uda giroa izango da nagusi, eta beroa ere egin lezake.
Alabaina, arratsaldean lainoak iritsiko dira hegoaldetik. Litekeena da iluntzean euria egitea.
Igandea
Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira igandean, eta ekaitza ere egin lezake zenbait lekutan. Haizeak hegoaldetik joko du lehenengo orduetan, baina tenperatura atseginek gutxi iraungo dute. Izan ere, iparraldeko haizea goizetik helduko da, eta tenperaturen beherakada ekarriko du horrek.