Gizartea -
Palma
Haurdun zegoen emakume bati kilo bat kokaina atzeman diote gorputzean
34 asteko haurdunaldia zuen emakumeak eta ebakuntza egin behar izan diote haurra salbatzeko. Lortu dute, izan ere, jaioberria ospitalean dago egoera onean.
Erredakzioa
Jatorri nigeriarreko emakume hardun bat harrapatu dute gorputzaren barruan kokaina kilo bat zeramala eta ebakuntza egin behar izan diote 34 asteko haurdunaldian zegoelako eta haurra bizirik ateratzeko, polizia-iturriek jakitera eman duenez.
Haurra osasun egoera onean dago orain ospitalean, eta ama Son Espases ospitaleko atxilotuen moduluan ingresatu dute.
Iragan astelehenean, ustezko trafikantea Madriletik Palmara zihoan eta hegaldiaren erdian konbultsioak izan zituen.
Hegazkinak lur hartu zuenean Son Llatzer ospitalera eraman zuten eta orduan ikusi zuten emakumea 34 asteko haurdunaldian zegoela eta baginaren barruan 15 kokaina bola zituela.
Gero egin zioten mediku-azterketari esker, sabelean ere beste objektu batzuk zituela ikusi zuten eta Poliziari eman zioten abisua.
Haurrak kalterik izan ez zezan, medikuek haurra ateratzea erabaki zuten eta emakumeak 53 kokaina bola kanporatu zituen.