Gizartea -
2011 amaierarako martxan
Osakidetzak telefonoz argituko ditu gaixoen kontsultak
2011 amaierarako zabalduko dute zerbitzua EAE osora. Honi esker larrialdietako kontsultek behera egingo dutela uste du Osakidetzak.
Erredakzioa
"Osarean" izeneko zerbitzua 2011 amaierarako guztiz martxan izango da. Gaixoen kontsultak telefono bidez erantzun ahal izango dituzte erizainen saileko langileek eta medikuarekin hitzorduak kudeatu ere bai.
Ekimena joan den uztailean jarri zuten martxan, Bilbon, proba moduan. Hasieran 50 mila pertsonentzat&' || 'nbsp; ezarri zuten eta apurka apurka zabalduz joan dira. Hala, martxoan Gipuzkoa ekialdean eta Araban jarriko dute abian, eta urrian, zerbitzua EAE-ko biztanle guztiek erabilgarri izatea espero dute.
Pablo Arbeloak, Osareaneko zuzendariak,&' || 'nbsp; zerbitzua bereziki gaixo kronikoei zuzenduta dagoela adierazi du, askotan, kontsultak telefonoz eginez ospitaleraino gerturatu behar izana sahiestuko dutelako.
Osasun Sailak uste du, Larrialdi zerbitzuetan kontsulta kopuruak behera egingo duela eta baita ospitaleratzeek ere.