Gizartea -

Trafikoa

Bi emakume zauritu dira Cascanten eta Ihabarren, autoak errepidetik irtenda

Istripuetako bat goizalde partean jazo da; bestea, ordea, goizeko lehen orduetan. Bi emakumeak ospitaleratu dituzte, baina onik daude.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakume zauritu dira azken orduetan Cascanten eta Ihabarren, euren autoak errepidetik irtenda, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Cascanteko ezbeharra 07:30ak baino lehen jazo da, N-121-C errepidean. Autoaren gidaria, 32 urteko emakume bat, errepidetik atera da, ustez lokartu delako, eta ibilgailu barruan harrapatuta geratu da.

Suhiltzaileak mobilizatu dituzte, bertatik atera dute zauritua, eta anbulantzia medikalizatu batek Tuterako Ospitalera eraman du. Hainbat traumatismo ditu emakumeak, pronostiko erreserbatuarekin ospitaleratu dute.

Foruzaingoak hartu du bere gain istripuaren izapideen ardura.

Zazpi ordu lehenago, Sakanako Autobidean, Ihabar parean, beste auto bat errepidetik atera da. Orduan, beste emakume bat zauritu da, arin, eta anbulantziaz eraman dute Nafarroako Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Iruñea gaur Albisteak Nafarroa Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Eguneko albisteak