Gizartea -

IKASTURTE BERRIA

Unibertsitate publiko 'bikaina eta ez elitista' aldarrikatu du Nekane Balluerkak

'Unibertsitate publiko bat ezin daiteke elitista izan, eta, hortaz, ezin du oztoporik jarri bere sarbide sisteman', esan du EHUko errektoreak. 'Finantzabide eredu egonkorra' eskatu du.

Formakuntza bikaina lortzeko baliabideak eskatu ditu Balluerkak

1:40

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unibertsitate publiko "bikaina eta ez elitista" aldarrikatu du Nekane Balluerka EHUko errektoreak, 2018-2019 ikasturteko irekiera ekitaldian. Horretarako, "euskal unibertsitatearen helburuak betetzeko eta kalitatea hobetzeko adinakoa den finantzabide eredu bat" eskatu du.

Bere hitzaldian, Balluerkak EHUk ikasturte berrian zain izango dituen erronka nagusiak aipatu ditu, eta, batez ere, bikaintasunaren aldeko aldarria egin du. "Unibertsitate publiko bat ezin daiteke elitista izan, eta, hortaz, ezin du oztoporik jarri bere sarbide sisteman, edo gaitasun intelektualaz bestelako eskakizun irizpiderik erabili", esan du.

Hori lorzeko, ezinbestekoa da, errektorearen hitzetan, "finantzabide eredu egonkorra" izatea. "Euskal unibertsitatearen helburuak betetzeko eta kalitatea hobetzeko adinakoa den finantzabide eredu bat behar dugu", azpimarratu du.  Ikerketaren alde hasitako erronkari jarraipena emango zaiola agindu du errektoreak.

"Baina, unibertsitatea ez da baliabideak eskatzera mugatu behar; bere eginkizuna ere hartu behar du bere gain, bi helbururen bidez: lehenik, bere baliabideak sortzea; eta bigarrenik, legez esleitzen zaizkion baliabideak ahalik eta modurik eraginkorrenean erabiltzea", gaineratu du.

Leioako campuseko areto nagusian egin den ekitaldi ofizilean Iñigo Urkullu lehendakariak ere hartu du parte. Hezkuntza herri mailako erronka nagusietakoa dela esan du, eta horretarako "lankidetza" beharrezkotzat jo du. "Lankidetzaren erronka honi guk auzolana deitzen diogu, badakigulako mundu globalean elkarrekin lan egin behar dugula. Horixe da unibertsitatearen jomuga, horrela jardungo baita pertsonen prestakuntza osoaren alde", nabarmendu du.

BIDEOA: 33.000 ikaslek kurtsoari hasiera eman diote EHUn

33.000 ikaslek kurtsoari hasiera eman diote EHUn
33.000 ikaslek kurtsoari hasiera eman diote EHUn
33.000 ikaslek kurtsoari hasiera eman diote EHUn

1:28
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak