Gizartea -
Immatrikulazioak
Elizak erregistratutako ondasun publikoak bueltatzea eskatuko du Espainiako Gobernuak
Antonio Hurtado diputatu sozialistaren hitzetan, “Elizak immatrikulatutako 40.000 bat ondasunez hitz egiten ari gara, erakundeak berak emandako datuen arabera”.
Agentziak | Erredakzioa
Eliza Katolikoak Jabetza Erregistroan erregistratutako ondasun publikoak itzultzea eskatuko Espainiako Gobernuak, Estatuko Ondare Zuzendaritza Nagusiaren bidez.
Antonio Hurtado diputatu sozialistaren hitzetan, “Elizak immatrikulatutako 40.000 bat ondasunez hitz egiten ari gara, erakundeak berak emandako datuen arabera”.
Justizia Ministerioa egiten ari den ondasunen zerrenda amaitzean, Elizak ondasun publikoak pribatu bezala erregistratu dituela baieztatzen baldin bada, “garbiketa fisiko eta juridiko” bat aurrera eramango du Exekutiboak.
Administrazio Publikoen Ondare Legearen arabera, “pertsona juridiko pribatuak ondasun publikoez jabetzea debekaturik dago, horien artean Eliza Katolikoa”, Justizia Ministerioak gogorarazi duenez.
PPren Gobernuak Hipoteka Legea aldatu zuen 1998an, eta Elizak ondasunak erregistratu zituen, aldaketak erakunde publiko gisa aritzeko ahalmena eman ziolako.
Diputatu sozialistaren ahotan, “nahiz eta Elizak jabetza ez duela erregistratu esan, ez da egia, immatrikulatzea lehen aldiz erregistratzea delako, eta aurreneko inskripzioa jabetza da beti”.
Ministerioak argitara eman beharreko zerrendan, “elizak, katedralak, plaza publikoak, harresiak, eraikin historikoak, denetarik egongo da”, ziurtatu du Hurtadok.