Gizartea -

Sare Sozialak

Espetxea ez beste zigorrak proposatu ditu Fiskaltzak gorroto delitu auzietarako

Sare sozialetan egindako gorroto delitu kasuetan zigorrak "proportzionalagoak" izateko asmoz proposatu du Estatuko Fiskaltzak Zigor Kodea erreformatzea.

Estatuko Fiskaltza Nagusiaren egoitza Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE
Estatuko Fiskaltza Nagusiaren egoitza Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE
Estatuko Fiskaltza Nagusiaren egoitza Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Fiskaltza Nagusiak Zigor Kodearen 510. artikulua erreformatzea proposatu du, sare sozialetan egindako gorroto delitu kasuetarako "zigor gogorregiak" aurreikusten dituela iritzita. Lau urte arteko espetxealdiak ezar ditzakete gorro delitu auzietan.

Horrela bada, espetxe-zigorrak murriztea edota kartzelaz ez den beste zigor batzuk ezartzea proposatzen du Fiskaltzak. Isunak, eskubide politikoen galera edo komunitatearen aldeko lanak aipatzen ditu alternatiba gisa. Lan horiek biktima ordezkatzen duten talde edo erakundeei lotutako egongo lirateke, auzipetuak biktimaren errealitatea ezagutzeko eta onartzeko asmoz.

Zigor Kodea erreformatzeko proposamenak egindako delituaren eta ezarritako zigorraren arteko proportzionaltasuna bermatzea du helburu.

"Agerian geratu da horrelako kasu askotan talde edo erakunde kriminalekin zerikusirik ez duten pertsonak izan direla delitugileak, eta gehiengoak egindako aitortzen duela", azaldu du Fiskaltzak.

Halaber, adierazpen askatasuna eta diskriminazioa edo umilazioa suposatzen duten jarrerak neurriz aztertu behar direla esan du Fiskaltzak.

2017ko Memoria Judizialaren aurkezpenean egin du proposamena Fiskaltzak. Txostenaren arabera, azken urteotan sare sozialen bidez egindako gorroto delituak nabarmen hazi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Sare sozialak Gizartea Albisteak Espetxe politika