Gizartea -
Galerak ostalaritzan
Ostalarien irabaziak % 60 murriztu dira tabakoaren kontrako legeagatik
Tabako makina bat dutenen ia erdiek makina kentzeko asmoa agertzen dute eta % 55,1ak langile bat bota egin beharko duela adierazi du.
Erredakzioa
Ostalaritzaren 10 autonomoetatik zortzik diru-sarrerak % 11 eta % 60 bitartean murriztu dituzte tabakoaren kontrako legea indarrean sartu zenetik. Gainera, tabako makina bat dutenen ia erdiek makina kentzeko asmo garbia agertu dute, Langile Autonomoen Elkarteen Federazio Nazionalak (ATA) egindako inkestaren arabera.
Ostalarien beste % 12,3k diru-sarrerak % 10 murriztu direla adierazi dute eta % 5,3ak bakarrik dio diru-sarrerak % 81 eta %100 bitartean murriztu direla.
Tabernetan tabako makina duten % 70tik ia erdiek (% 46,6) makina kentzeko asmo garbia erakutsi dute; aldiz, % 39,7k makina erabiltzen jarraituko dutela esan dute eta % 13,7ak ez du bere iritzia eman.
Gainera, tabakoaren aurkako lege berriak enpleguan izango duen eragina nabarmendu du ATAk. Inkestaren arabera, ostalarien % 55,1k uste du lege honen ondorioz langileren bat kaleratu beharko duela. % 34, 6k, berriz, aldaketarik ez duela egingo adierazi du. Gainontzeko % 10,3ak ez du, honen harira, iritzirik eman.