Gizartea -

Erreforma

Europako Parlamentuak interneteko autore-eskubidearen erreforma onartu du

Interneteko arauak aldatuko dituen testu berria Europar Batasuneko Kontseiluan eta Europako Batzordean negoziatu beharko dute orain.

Europako Parlamentua. Argazkia: EiTB.
Europako Parlamentua.
Europako Parlamentua. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak interneteko autore-eskubidearen erreforma onartu du asteazken honetan. Desadostasun handia izan da 2001eko arauaren erreformarako bozketan, autoreak babestea bilatzen baitu direktiba berriak, youtube bezalako interneteko enpresa erraldoien aurrean.

Europako Parlamentuaren osoko bilkurak arauaren 11. eta 13. artikuluak, polemika gehien piztu dutenak, babestu ditu; alde batetik, auto-eskubidearen sortzaileak eta, bestetik, plataforma digitalen eta Interneteko aktibistak aurrez aurre jarri dituelako.

Arauaren 11. artikuluak prentsa editoreei Facebook edo Twitter bezalakoetan zabaldutako artikuluengatik konpentsazioren bat eskatzeko eskubidea emango die.

13. artikuluak, berriz, Google, Facebook edo Youtube bezalako enpresa erraldoiei edukien gaineko kontrola ezartzera behartuko die. Egun, kontrol hori autore-eskubidea urratu eta gero ematen da.

Testuak aldeko 438 boto, kontrako 226 eta 39 abstentzio izan ditu. Interneteko arauak aldatuko dituen testu berria Europar Batasuneko Kontseiluan eta Europako Batzordean negoziatu beharko dute orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Zer berritasun daude Interneten?