Gizartea -
Tarragona
Hitzarmenezko ezkontzak adosten zituen sare bat desegin dute
Polizia operazioan 45 pertsona atxilotu dituzte. Antza drogen salerosketan ere jarduten zuen taldeak.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak komenentziazko ezkontzak adosten zituen sarea desegin du Tarragonan. 45 pertsona atxilotu dituzte eta beste 10 inputatu.
Operazioa martxoan hasi zen, Poliziak talde batek agirien faltsutzearekin hitzarmenezko ezkontzak adosten zituela jakin eta gero. Antza, jatorriz espainiarrak eta marokoarrak dira taldea osatzen zutenak.
Ezkontza gehienak espainiar nazionalitatea&' || 'nbsp; zuten hiritarren eta marokoarren artean ospatzen omen ziren eta talde horrek , era berean, droga trafikoa ere egiten zuen.
8.000 eta 10.000 euro artean ezkontza bakoitzeko
Ezkontza gehienak Riudoms, Vila-seca, Cambrils, Mont-roig del Camp eta Salou herrietako udaletxeetan ospatzen ziren. Taldeko buruek ezkontza bakoitzeko 8.000 eta 10.000 euro artean jasotzen zuten.
Ezkontzen ondorioz sortutako egitura drogen trafikorako erabiltzen zuten. Poliziak 2 kilo haxix, 100 gramo kokaina eta gai kimikoak atzeman dizkie.