Gizartea -
SALAKETA
Adin txikiko baten kontrako sexu-erasoa ikertzen ari da Ertzaintza Bizkaian
Familiak ostegun honetan jarri zuen saleta, eta berehala ikerketa ireki zuten gertatua ahalik eta azkarren agertzeko.
EITB.EUS
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez, ikerketa bat ireki du Bizkaian, adin-txikiko batek ustez jasan duen sexu-erasoa argitzeko.
Biktimaren familiak ostegunean jarri zuen salaketa eta Ertzaintzak berehala ireki zuen ikerketa, gertatua ahalik eta azkarren argitze aldera.
Adin txikiko bat tartean dagoenez, Ertzaintzak ez du ikerketaren inguruko datu gehiago eman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea