Gizartea -

Gipuzkoa

Gizon bat ikertzen ari dira haur bat etxera eraman zuelako Hernanin

Legez kanpoko atxiloketagatik ari dira ikertzen gizona. Hasieran identifikatu eta komisariara eraman zuten, eta aske utzi zuten epaile aurrean deklaratzeko hitzordua jaso ostean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak izapideak jarri ditu martxan gizon baten aurka legez kanpoko atxiloketa leporatuta. Izan ere, haur bat bere etxera eraman zuen Hernanin (Gipuzkoa), eta horixe ari dira ikertzen, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturriek ez dute kasuaren inguruko xehetasun gehiago eman, eta gizona identifikatu, komisariara eraman eta epailearen aurrean deklaratzeko hitzordua jaso ostean libre utzi dutela baieztatu besterik ez dute egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hernani Delituak argazkiak Gizartea Gaurko azken orduko albistea