Gizartea -

Mugikortasunaren astea

Arabako Foru Aldundiaren eskumeneko garraioa doakoa izango da larunbatean

Autorik gabeko Europako Eguna ospatuko du horrela Arabako Foru Aldundiak. Neurri horrek foru garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du.

Autobus bat Gasteizen. Argazkia: eitb.eus
Autobus bat Gasteizen.
Autobus bat Gasteizen. Argazkia: eitb.eus

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autorik gabeko Europako Eguna ospatzeko, doakoak izango dira bidaiari guztientzat datorren larunbatean, irailaren 22an, Arabako Foru Aldundiaren eskumeneko herriarteko autobus lineetako txartela eta eskariaren araberako taxi zerbitzua.

Neurri horrek Araba Erdialdeko, Arabako Errioxako eta Aiarako emakiden lineetan izango du eragina, baita Gasteiz/Espejo eta Gasteiz/Durango emakidei ere. Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu Josu Lopez Ubiernak jakitera eman duenez, "neurri horrek foru garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du norberaren autoa ordezkatzeko, baita zerbitzua eta hura eratzen duten lineak ezagutaraztea eta haren ohiko erabiltzaileei gorazarre egitea ere". 409.000 lagunek baino gehiagok erabili dituzte aurtengo lehen seihilekoan Arabako Erdialdea, Arabako Errioxa eta Aiara emakiden lineak, iaz baino % 5 gehiagok. Europako Batzordearen Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen du urtero irailaren 16tik eta 22ra bitartean Mugikortasunaren Europako Astea, autoa erabili ordez herritarrak garraio publikoa edo bizikleta erabiltzeak edo joan-etorriak oinez egiteak dakartzan onurez sentsibilizatzeko. EBk toki erakundeak garraiobide horiek sustatzera gonbidatzen ditu urtero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Europa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak