Gizartea -
Trafikoa
Auto-ilarak bukatu dira N-637 errepidean, A-8an eta Artatzan, goizeko kaosaren ostean
Erandio parean eta Galdakaorako noranzkoan gertatutako ezbeharrean pertsona bat zauritu da. Istripuak A-8ra arteko auto-ilarak eragin ditu.
EiTB.EUS
Hainbat ibilgailuren artean N-637 errepidean izandako istripuak kaosa eragin du Txorierriko korridorean, Artatzan eta Errontegin, goizeko lehenengo orduetan. Auto ilarak A-8 autobidera arte iritsi dira.
Alabaina, dagoeneko bukatu dira pilaketak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 07:25ean gertatu da Erandio parean eta Galdakaorako noranzkoan. Istripuan pertsona bat zauritu da, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 18 de septiembre de 2018
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea