Gizartea -
Trafikoa Bilbon
Istripu batek A-8a ordubetez gelditu du, Kantabriarako noranzkoan
Auto bat irauli egin denez, hiru erreietako bi itxi dituzte. Ibilgailuko gidaria zauritu egin da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
Trafiko istripu batek A-8 autobidea ordubetez gelditu du Bilbo parean, Kantabriarako noranzkoan.
Ezbeharra puntako orduan, 07:50ean, jazo da Zorrotzako bihurguneetan. Auto batek talka egin du erdibitzailearen aurka, eta ondoren irauli egin da. Horren ondorioz, hiru erreietako bi itxi dituzte.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, ibilgailua 08:40 aldera bidetik kendu dute eta zauritutako gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Ez dute bere egoeraren berri eman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea