Gizartea -

Lehendakaria bertan egongo da

Euskararen Aholku Batzorde berria gaur bilduko da

Bilera horretan, lan batzorde berezien eraketa, hauek hurrengo hilabeteetan egin beharreko lana eta batzorde iraunkor baten sorrera erabakiko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak Euskararen Aholku Batzorde berriaren builera zuzenduko du gaur. Bilera hori Leioako Artaza Jauregian egingo dute 11:00etatik aurrera.

Batzordearen kaholkulari berrien artean Joseba Arregi eta Jon Juaristi daude. Aurreko batzordean izandako batzuk ere aholkulari lanetan jarraituko dute: Joseba Arruti, Patxi Baztarrika, Ramón Etxezarreta, Alberto López Basaguren, Gotzon Egia eta Ana Urkiza, besteak beste.

Blanca Urgell Kultura sailburuak Jon Juaristi idazlearen presentzia defendatu du azken egunetan. Juaristi Batzordearen kide izatea askok kritikatu du, baina Urgellek "ahots guztiak" ongietorriak direla azpimarratu eta "herrian dauden ikuspuntu guztiek" ordezkatuta egon behar dutela defendatu du.

Hedabideetara egindako adierazpenetan, Urgellek Juaristiren kontrako kritikak baztertu ditu eta haren izendapena "sakon hausnartutakoa" izan dela gaineratu du, gainontzeko kideena bezala.

Juaristi lehen mailako intelektuala eta euskalduna izanda, "ekarpenak egiteko gaitasuna" duela esan du sailburuak. Ondorioz, Batzordean egoteak "bere jarrera positiboa dela" islatzen du.

Batzorde berriaren osaketaz gain, bileran lan batzorde berezien eraketa, hauek hurrengo hilabeteetan egin beharreko lana eta batzorde iraunkora baten sorrera erabakiko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea