Gizartea -
Trafikoa
Lau pertsona zauritu dira A-8an, Bilbo parean, izandako istripu batean
Bi autok eta furgoneta batek talka egin dute Basauriko noranzkoan. Ilara luzeak sortu dira.
EITB.EUS
Lau pertsona zauritu dira gaur goizean A-8 autobidean, Miraflores parean (Bilbo), izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Bi autok eta furgoneta batek talka egin dute, eta ilarak sortu dira Basauriko noranzkoan.
Ezbeharra 07:25ean jazo da, bi autok eta furgoneta batek talka egin dutenean. Lau pertsona zauritu dira. Horietako bi Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta beste biak Basurtuko erietxera.
Errepidea 08:45ean zabaldu dute, baina ilara luzeak sortu dira, sei kilometrorainokoak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea