Gizartea -

Gertaera

Bi lagun atxilotu dituzte Murtzian, emakume bat torturatzea leporatuta

Horrez gain, poliziak uste du bi atxilotuek emakumea hiltzen saiatu zirela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak bi gizonezko atxilotu ditu Lorcan (Murtzia), ustez emakume bat torturatzeagatik eta Los Angeles auzoko etxebizitza batean bahituta izateagatik. Horrez gain, poliziak uste du atxilotuek emakumea hiltzen saiatu zirela.

Rafael Gonzalez Tovar Espainiako Gobernuko ordezkariak agerraldia egin du atxiloketa hauei buruzkoak argitzeko.Azaldu duenez, bai atxilotuak eta baita emakumea ere Marokokoak dira. Erasoa izan aurretik, emakumeak poliziaren aurrean bi atxilotuak salatu zituen, "debekatutako iharduerak" zirela medio.

Datozen orduetan epailaren aurretik igaro beharko dira. Igandean atxilotu zituzten. Larunbatean, emakumea "loturik" aurkitu zuten, Los Angeles-eko etxebizitza batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea