Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Epaileak espetxera bidali du Ibarran emakume bati erasotzeagatik atxilotutako gizona
Epailearen aurrean deklaratu ostean, Martuteneko kartzelan sartu dute. Ustezko erasotzaileak urruntze agindua zuen.
EITB.EUS
Atzo, epaileak espetxera bidali zuen Ibarran bikotekide ohiari labana batekin erasotzea egotzita asteazkenean atxilotutako gizona. Epailearen aurrean deklaratu ostean, Martuteneko kartzelan sartu zuten.
Ibarrako Udalak, Samalda talde feministak eta Kaxkubi Ibarrako emakume taldeak deituta, ostegun arratsaldean dozenaka lagun elkartu ziren Ibarrako plazan "Erasorik ez erantzunik gabe" lelopean, azken eraso matxista gaitzesteko.
Erasoa asteazkenean gertatu zen. Gizona emakumearen etxean agertu zen eta labana batekin eraso egin zion. Emakumeak lesio arinak ditu eskuan.
Ustezko erasotzailea bere etxean bertan atxilotu zuten, eta epailaren aurretik igaro ostean Martuteneko kartzelan dago orain.
_______________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.