Gizartea -
GERTAKARIA
Gizon bat hil da Zugarramurdin, usategi batetik erorita
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 20 metroko altueratik erori da gizona, mantenimendu lanak egiten ari zela. 15 urteko semea alboan zuen, erori denean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
47 urteko gizon bat hil da gaur Zugarramurdin, usatoki batetik erorita. Antza denez, mantenimendu lanak egiten ari zen usategian, erori denean. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 20 metroko altueratik jausi da.
Istripua gertatu denean, hainbat pertsona zeuden usategian, tartean hildakoaren 15 urteko semea, eta laguntza psikologikoa hartu behar izan dute.
Nafarroako suhiltzaileak, Urdazubiko osasun-langileak eta Foruzaingoa joan dira istripuaren tokira baina ezin izan dute gizona salbatu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea