Gizartea -
Bilbo
Tranbia margotzeagatik kartzela eskatzea salatu du AHT Geldituk
Hilaren 28an epaituko dituzte Bilboko hiru herritarrak Auzitegi Nazionalean. Telefonia enpresa batek euren publizitatea margoarekin estaltzeagatik 4.000 euroko kalte ordaina eskatzen die.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko fiskalak hiru urteko kartzela-zigorra eskatu du tranbia margotu zuten Bilboko hiru herritar bakoitzarentzat. Horrez gain, bederatzi urteko erabateko gaitasun gabetzea eta 24 hilabeteko isuna eskatzea salatu du AHT Gelditu Elkarlanak. Auzipetuek Abiadura Handiko Trenaren lanak gelditzea aldarrikatzen zuten pintada horiekin.
"Indarrez inposatutako" proiektu horren aurkakoen lana "etengabe kriminalizatu" dute, azpimarratu dute AHT Geldituren kideek Bilbon emandako prentsaurrekoan. Telefonia enpresa batek euren publizitatea margoarekin estaltzeagatik 4.000 euroko kalte ordaina eskatzen diela gaineratu dute.
Hilaren 28an epaituko dituzte hiru bilbotarrak Auzitegi Nazionalean.