Gizartea -
55 urte zituela
Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina hil da
55 urteko Euskaltzaindiaren kidea bihotzekoak jota zendu da. 2002an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.
Erredakzioa
55 urteko Van Sarkisian ohorezko euskaltzaina hil zen atzo, astelehenean, bihotzekoak jota, Euskaltzaindiak jakitera eman duenez.
Armenian jaioa zen Sarkisian eta 2002. urtean ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Filologia Zientzietan doktorea zen eta Erevanen, Estatuko Unibertsitatean, irakasle ardurak bete zituen. Bertan, Filologia Erromaniko Katedraren zuzendaria zen.
Armeniera-euskara Ikasketen Saileko sortzailea izan zen. Gainera, euskara-armeniera ikasketetan oinarritutako Araxes nazioarteko aldizkaria sortu zuen. Euskadi eta Armeniaren arteko harremanak sustatzen saiatu zen Sarkisia, kulturaren eta hizkuntzaren ikuspuntutik.