Gizartea -

Zaborren kudeaketa

Erraustegiaren aurkako ehunka herritarrek protesta egin dute Zubietan

Manifestazioa egin dute erraustegia eraikitzen ari diren eremura, eta Ertzaintzak kolpeka geldiarazi ditu.

Protestariak Zubietan. Argazkia: EITB
Protestariak Zubietan. Argazkia: EITB
Protestariak Zubietan. Argazkia: EITB

eitb.eus | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsonak protesta egin dute Gipuzkoako erraustegiaren kontra Zubietan. Iraultza Txikien Akanpadako kideek deituta, manifestazioa egin dute Zubietatik erraustegia eraikitzen ari diren eremura, baina ezin izan dute aurrera egin, Ertzaintzak galarazi dielako.

Izan ere, une batean, manifestazioak ertzainak zeuden lekura iristean hain zuzen ere, ertzainek kolpeak eman dizkiete manifestariei, protestariek sare sozialetan zabaldu dituzten bideotan ikus daitekeenez.ç

Iraultza Txikien Akanpada ostiralean elkartu zen Zubietako plazan, eta handik abiatu da protesta.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak